AZALPENA ETA EGITARAUA
Baikara*ko lagunen bitartez (Esther eta Imanoli eskerrak, bereziki), Euskal Eskola Publikoaren aldeko hainbat festa eta ekitaldietan parte hartu genuen. Horietako bat, 2010. urtean Amurrion antolatutako Euskal Eskola Publikoaren festan izan zen.
Gune bat antolatzeko aukera eskeini ziguten eta nola ez, gustu haundiz aritu ginen bertan. Hip-Hop mugimenduaren ezaugarriak ezagutarazteko tailerrak eta erakustaldiak antolatu genituen.
*Baikara Federazioa Gipuzkoako eskola publiko ez unibertsitarioen Ikasle Gurasoen Elkarteen (IGE) Federazioa da. Baikara Federazioa EHIGE konfederazioko kidea da (Euskalherriko Ikasleen Gurasoen Elkartea). EHIGE euskal irakaskuntza publikoko guraso talde handienaren ordezkaria da.

Hauxe egitaraua
EUSKAL HIP-HOP GUNEA
AMURRIOKO EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN FESTAN
2010
SARRERA
Euskal Herrian geroz eta gehiago dira Hip-Hop kulturagatik erakarrita sentitzen diren gazteak. Hip-Hopa 80. hamarkadan AEB-etako auzo txiroetan sortutako mugimendua da, espresiobidea. Ideiak eta sentimenduak adierazteko modua da Hip-Hopa eta horretarako, idei eta sentimendu horiek adierazteko, baliabide desberdinak erabiltzen ditu:
Rap musikak, doinu eta letren bitartez, ahozko espresioa adierazten du, kantatzeko eta musika egiteko modu berezia (scratcharen teknikak lagunduta).
Break dantzak gorputzaren espresioa ahalbideratzen du. Gorputza, lurrarekin harreman estuan eta musikaren laguntzaz, mugimendu ikusgarrien bidez, espresio tresna bilakatzen da.
Grafitiarekin, idei eta sentimenduak, irudi bihurtzen dira. Espraiaren teknikaz baliatuz panel edo paretak orri zuriaren papera jokatzen dute.
Hip-Hop mugimenduaren espresio desberdin hauek Euskal Eskola Publikoaren festan erakutsi nahiko genituzke EUSKAL HIP-HOP deitu dugun gunean. Horretaz gain, aurrerapausoa eman nahi dugu eta Hip-Hop mugimendua ezagutzeaz gain, bertsolariekin batera antolatzen dugun bertsound systema deitu duguna ere erakutsi nahiko genuke. Hip-Hopak ez du hizkuntza mugarik nahiz eta askok, zoritxarrez, erdararekin erlazionatzen duten soilik (gaztelera, ingelesa eta frantsesarekin bereziki). Urte hauetan Hip-Hopa euskaraz ere egin daitekeela erakutsi dugu eta orain, Hip Hopa euskaraz egiteaz gain, Hip-Hopa eta euskal kultura aberasteko bidean, raparen, reggaearen eta bertsolaritzaren arteko maitasun harremana bultzatzen ari gara
EKITALDI PROPOSAMENA
Lekua: AMURRIO. Gune propioa edukitzea komeniko litzateke eta ahal bada tarima edo oholtza batekin.
Data: 2010 -ko ekainaren 06a, igandea.
Eguna bitan banatuko genuke:
A- IKASI.
Goizean zehar. Hip-Hop mugimendua ezagutzeko tailerrak.
11:00-14:00
Tarte horretan hainbat tailer egongo lirateke jendearen eskura.
1- GRAFFITI TAILERRA. Jendeak graffitiaren teknikak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan dezan. Monitore bi. Materiala: koloretako sprayak, panelak...
Diego (Urban13), gaztetxoei goxotasun handiz erakusten.
2- SCRATCH ETA DJ TAILERRA. Musika pintxatzeko, nahasteko eta scratch-ak egiteko teknikak erakutsi. Materiala: Bi plato technics, nahasketa mahaia, soinu ekipoa...
3- BREAK DANTZA TAILERRA
Gorputzaren espresioa musika eta dantzaren bidez lantzeko teknika. Materiala: Sintasola, soinu ekipoa, musika jarriko duen Dj-a...
Monitore lanetan: Intxaurbreak taldeko Marta eta Diego. Break dantza irakasleak.
Martak (Urban13) gazteak lankidetzan aritzeko trebezia erakutsiz.
Diego eta Marta (Urban13), break dantza irakasle lanetan. Haundiak :-)
14:30
Bazkaria.
Bazkaldu eta gero graffitiak margotzen jarraituko dute eta musika jarriko genuke. Bitartean arratsalde parteko ekitaldirako eszenatokia teknikoki prestatzen da.
B- GOZATU
16:00
Jaialdia.
musika + scratch erakustaldia + ekitaldiaren aurkezpena (Nor garen, zeintzuk parte hartuko dugun eta zer egingo dugun).
.jpg)
Angel Mhekoy, txiribueltaka. Amaia eta gainontzeko breakerrei, eskerrik asko.
16:30
NORTE APACHE ETA 121 KREW TALDEEN SAIOA
Bilbo eta Barakaldoko euskal rap talde hauek saio ederra eskaini ziguten. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, euren militantzia eta profesionaltasuna erakutsi ziguten, beste behin ere.
Norte Apacheko Rayco, Gaizka eta Aitor. Euren onena ematen :-)
121 Krew-ko Imanol, Rufo eta Endika. Hauek ere, onena eskeintzen :-)
17:00
BERTSOUND SYSTEM
Bertsolaritza Euskal Kulturaren parte garrantzitsua da. Urteetan, hitzak, errimak eta melodiak Euskal Herriko plaza eta txoko askotan gure izaeraren erakusle izan dira. Kultura desberdinen arteko harremanak, baketsuak izan direnean behintzat, aberastasuna ekarri diete herriei. Oraingoan, Euskal Herrian sortutako bertsolaritza, AEBetako auzo afroamerikar txiroetan sortutako hip-hop mugimenduarekin eta Jamaikako reggaearekin uztartuko ditugu. Zer aterako ote maitasun harreman honetatik?
Endika (121 Krew) eta Inaki Binaspre bertsolariaren arteko maitasun lehia :-)
AZALPENA
Bertso Rap sound system izeneko egitasmoan bertsolaritza eta hip-hop mugimenduaren arteko harremana zirikatu nahi dugu. Jatorri oso desberdinak izanda ere, komunean osagai asko dituzte bi kulturak. Biek erabiltzen dute hitza gauzak adierazteko, biek dute errima eta biek goxatzen dute hitza melodia eta erritmoaren bitartez. Bertsolari-rapeatzailearen trebezia ezinbestekoa da.
EGITURA
Parte hartzaileak
Bertsolariak, rap abeslariak euskaraz (Bilbo Norte Apache eta Barakaldotik 121 Krew), graffiti margolariak, disko jartzailea (Aritz Sound System) eta break dantzariak (Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorrita).

Break dantzarien saioa.
Egun osoan zehar, Bertsoa, errima, musika, erritmoa margoa eta dantza, elkarlanean.
.jpg)
Iñaki Biñaspre bertsolari ausarta. Nork egingo dio erronka?







































